![]() |
|
Spaces home ..:: El Espejo Escrito :...PhotosProfileFriendsMore ![]() | ![]() |
|
..:: El Espejo Escrito ::..(( buscando el reflejo de una libertad prohibida ))
July 06 Askatasuna urruti dagoelarikASKATASUNA URRUTI DAGOELARIK
Udaberri urrun bat gogoan. Bihotz herdoilduko hirian zehar galduta Zeru urdinari so, ezerezari begira, Gure pentsamenduetan murgildu ginen. Amets ahaztuak bilatzen genituen Itsasoa faltan botatzen duen marinela lez, Eta aurkitu genituen arren, Inor ez zen besteen aurrean azaltzen ausartu.
Gaua hanka puntenta iritsi zen, Isil-isilik, Eta denon desiren oihartzuna entzun ahal izan genuen Txoriek kantatzeari utzi ziotenean. Argi eta garbi.
Thurayak bere ama besarkatu nahi du, Bere anai-arrebak, Baina itsasoa handiegia da igeri igarotzeko, Eta portutik bertara jausten diren malko bakoitzak Handiagoa egiten dute egunero.
Michael-ek osterterantz begiratzen du, Eta aurpegi bat ikusten du soilik. Begi urdinak, ile beltzarana, Irribarre zabala galdutako ezpainak. Baina John Irakera joan da berriro, Eta tiro batek bere bihotza bereganatu behar du berehala. Berdin dio. Maitasun isil batek, agur azkarregi batek Aspaldi zuen bihotz hura itzalia.
Josune bere anaia ikusteko zai dago. Hasieran burdinek eragozten zuten, Eta orain bere harrokeriak. Beste egun bat lau pareten artean Egon ezinik eta Denekin bukatu nahi izan zuen. Baina ezerk ezin izan zuen Berarekin bukatu.
Ni isilean geratzen naiz; Ez dago horrelako iluntasunik nire barnean. Ala agian bai? Akats txiki bat lehenengo, gezur bat ondoren, Inoiz aitortu gabeko barkamen bat… Iluntasun txikien artean nire Infernua dut eraiki.
Thurayak bere senideak ikusi nahi ditu, Michael-ek John, Josunek bere anaia, Eta nik… askatasuna ikusi nahi nuke. Baina urrutiegi dago inork harrapa dezan. June 27 Gaur...Gaur etxean gelditu naiz,
logelako izkina batean jezarri
mundutik at geratu nahian.
Gaur pertsiana guztiak jaitsi ditut,
argi guztiak itzali,
nire itzaletik ezkutatu nahian.
Gaur ispilua mila zatitan apurtu dut,
eta zatiengandik ihes egin dut,
nire irudia bera zatikatu nahian.
Gaur etxeko ate guztiak itxi ditut
eta giltza irentsi,
barneko kateak askatu nahian.
Gaur ihes egin nahian dabil.
Baina ezin dut.
Etxean nagoelako,
bakar-bakarrik,
ilunpetan.
Ate guztiak itxita daude,
eta inork ez ditu nire oihuak entzuten.
Gaur... June 10 Bi hitzItsaropen faltsu baten isladan
gotorlekua nuen eraiki,
eta denbora igaro ahala,
gotorlekua presondegi bilakatu zen niretzat.
Iraganari kateatua;
inoiz ernetu gabeko izarraren gatibu.
Buruan ehundaka galdera,
baina akar baten oihartzuna,
senda ezineko zauriaren pareko,
ariman beldurra marrazten.
Bi hitz.
Ederrenak. Eta mingarrienak.
Itsaropen faltsura jausten nautenak.
Inore ezpainetan entzun ez ditudanak.
Agian inoiz entzungo ez ditudanak.
...Banoa berriro itsaropen faltsuaren gatibu izatera. June 05 utopiaBatzutan etorkizunea beida geratzen naiz. Stop. Geldi, bare, biharamunak ze ekarriko oteiten pentsatzen. Hausnartzen. Biharamuna heltzeko irrikitan, beharren. Ta eztet ezer ikusten. Ez itzal, ez argi; ezebez. Ta len bezala geatzen naiz, o okerro. Etorkizuen pentsatzen hasten nazen bakoitzen orainaldia galtzetelako, ta zertako? Amets txoro batzuk egie bilakatzeko desiatzeko, etorkizunen iñoiz gertauko eztien gauzak ikusi nahien. Ta ze inporta dio ikustea o ez, ezpadie iñoiz helduko?
Merezi al du oraiña galtzea utopia bati itsoiten? Egiatan hainbeste desio eztezun utopingatik? Iñoiz. Oraña sinplea izangoa, baño eskuetan daukeuna da. Egunero gauza berdiñek eingo ditteu, ta etzaig ezer espezialik pasatuko, baño hobeto holan jarraitu ta inguratzen gaituztenakin, ta ez utopia bat asmau ta berton preso geatu.
Utopia existitzea, noski baietz, baño ez daukeu bere billa irten barrik; daukeuna utopia bat bilakatu barra dao. June 03 8:00 A.MTe levantas. Bostezas. te lavas la cara. Vas al servicio. Vuelves. Abres la ventana. Bajas a desayunar. Subes. Cierras la ventana. Haces la cama. Enciendes el ordenador. Te pones las lentillas. Abres el armario. Éste pantalón no que con estas botas no me queda bien. Mejor este otro aunque me marca no sé qué y no sé cuántos. Te vas al espejo. Desnuda. Las manos aquí. Hui, qué mal. Las manos allá. Joder, tengo que adelgazar. Qué fea estás. Vuelta al armario. Entonces este pantalón. Lo tiras a a cama. Con este niki. Esta chaqueta. Y este abrigo. Todo a la cama. Este tanga. Este sujetador. Este cinturón. ¿O éste?. De vuelta al espejo. Mejor éste. Y estas botas. Con estos calcetines. Te vistes. Y vuelta al espejo. Qué mal te queda todo. Pero es lo que se lleva. Maquillaje. Primero base. En los ojos primero gris. Luego un poco de azul. Con un poco de negro. La línea de los ojos. Por dentro. Por fuera. Por arriba. Por abajo. Rizador de pestañas. Rimel. Pintalavios. Colorete. Blush. Estos pendientes. Con este colgante. Este anillo. Esta pulsera. Vuelves al espejo. Y no te reconoces.
Fuera el maquillaje. Fuera esos pendientes. Fuera esa pulsera. El anillo. El niki. La chaqueta. Fuera maquillaje. Fuera. Fuera. Todo.
Te pones unos simples vaqueros. Unas playeras. Ese niki que tanto te gusta. La chaqueta esa cómoda. La cazadora. Vuelves al espejo. Te haces la raya del ojo. Un poco de color en las mejillas. Los pendientes que te regalaron las amigas. La pulsera que más te gusta. Tu anillo de toda la vida. Un colgante simplón. Te vuelves a mirar en el espejo. Te reconoces. Eres tú. Y si te sientes tú, te sientes guapa.
|
Todos los que entren que dejen su huella. Un hola, un comentario, un icono, lo que quieran... pero que su paso por aquí no pase desapercibido!! |
|||||||||||||||||||
|
|